XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaunarekiñ bitarteko izan zaitezela, siniste gabekoak argitu, sinistausleak eta aldenduak Eliz Amaganatu oker dabiltzenak onbideratu ta zuzenak zuzenagotu ditezen.

Eskatu Jaunari garbitokian daudenen alde; bai ta kristau arteko agintarien benetako pake ta alkartasunagatik ere.

Indazu, Aita, lagun urkoa iñoiz okerbidera ez eramateko laguntasuna, onela itzez eta egitez Jaunak ipiñi nauen bidean zure antzeko izan da, zure lagun izan nadiñ betikotasun guzian.

Ala bedi.

Bederatziurreneko egun bakoitzean irakurri ezazu Bizitzaren atal edo zatitxo bat .

Deunak egiñ eta sarri esan oi zuan

OTOITZA

Gauza guztien Egille, betiko Jaungoikoa! Oroitu zaite, Zeuk zere antzera egiñak dirala sinistegabeen eta pekatarien animak.

Begira nola ari diran sulezea betetzen; eta etzaitez aztu zure seme Jesukristok anima oyek zeruratzearren ainbeste neke igaro ta gero, bere odol guzia ixuri zuala.

Ez utzi sinismen gabekoai ta pekatariai zure Semea ta gure Jauna aintzakotzat ez artutzen; egizu, arren, anima on guztien eta zure Seme Deunaren emazte dan Eleizaren eskariak entzun da, utzirik euren sinismen eta jainko gezurrezko ta gaiztakeriak, Jesukristo ezagutu ta biotzez maitatu dezatela; bera da, bada, gure bizitz eta berbizitza, gure erosle ta gure askatasuna.

Aintza Berari oraiñ eta beti.